XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Egia dion, bai.
Zerbait berri ta on asi diau gaur.
- Aizak eta...
Eta bai al ditek Nortsu oyek guri erakutsitako Mari, Odei ta Ortzi'ren antzik?
- Bai zera!
Kristautasunean etzion odei, sorgin, basajaun eta beste orrelako gaizkillerik.
- Iñork egiterik ez, eta iñungo gaitz ta oñazerik gabe bizi izango zerate, ordun, kristauak?
- Ez, ez da orrela.
Kristauak, beste edozein bezela, gaitz eta oñazepean bizi gaitun, neska.
- Nork eraginda, orduan?
- Deabruak, gaiztoak eta geunik eraginda...
- Orduan, bada?
- Ez.
Ok etzebiltzan bere gisara.
Danak Jaungoikoaren menpean ditun.
- Eta Jaungoikoa arren ona ba da, maitasun utsa ba da, nola bidali zizkiguk, bada, oker oyek?
- Etzizkin Jaungoikoak orrelakorik bidali.
Berak asieran egin zizkanean, on eta eder egin zizkiñan danak.
Gero, bañan, oker egin baldin ba-ditun, beurek naita, egin ditun...
- Eta tximistak eta trumoyak eta ekaitzak eta izurriak eta gañerako beste gaitz guziak?
- Oyek...
Jaungoikoak gure leyaltasuna neurtzeko edo ta gure okerrak berdintzeko darabilzkin zigorrak ditun.
- Orduan, zintzoak beti ondo, ta gaiztoak beti gaizki ibilliko dituk mundu ontan?
- Ez beti.
Ez baitun dana emen, lur ontan bukatzen.
Emengo bizitza gerokoaren bidea besterik ez dun.
- Zer diau, bada, gero?
- Onak iñoiz amaigabeko zoriona, zeruan; eta gaiztoak iñoiz amaigabeko zoritxarra, inpernuan.
An berdintzen ditun ango gora-bera guziak.